Musukoaren erabilpena

Erabat derrigorrezkoa da musukoaren inguruko honako jarraibideak betetzea eta zure arduran dauden igerilarien artean betearaztea.
Mila esker zure lankidetzagatik.

  • Instalakuntzan. Instalakuntza barruan, derrigorrezkoa da momentu oro musukoa jantzita edukitzea. Aldageletan ere musukoa jantzita eduki behar da.
  • Beroketan. Musukoa uretara sartu arte jantzita eramango da eta uretara sartu aurretik horretarako espresuki eramandako poltsa edo zorro batean jasoko da. Uretako beroketa amaitu ostean, musukoa lehenbailehen jantziko da berriro ere. 
  • Lehiatzean. Musukoa poieteraino jantzita eramango da eta lehiatu aurretik horretarako espreski eramandako poltsa edo zorro batean jasoko da. Proba amaitu ostean lehenbailehen berriro ere jantziko da eta arnas-berritze eremuan jantzita izango dute igerilariek.

© Copyright 2020 Oria-Urumeako Buruntzaldea Igeriketa Kirol Taldea (G20958682) - All Rights Reserved
Beko kale bidea 1, 2. solairua · 20160 Lasarte-Oria, Gipuzkoa