Lege Informazioa
Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazi nahi dizugu www.buruntzaldeaikt.eus interneteko domeinuaren titularra honako hau dela: Oria-Urumeako Buruntzaldea Igeriketa Kirol Taldea (G20958682), helbidea: Beko kale, 1, 2. solairua, 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa), telefono-zenbakia: 696 506 632 eta helbide elektronikoa: info@buruntzaldeaikt.eus.
1. Baldintza Orokorrak
Oria-Urumeako Buruntzaldea Igeriketa Kirol Taldea (aurrerantzean “Buruntzaldea IKT” edo “kluba”) igeriketa klub bat da. www.buruntzaldeaikt.eus (aurrerantzean “web gunea”) Buruntzaldea IKTren jabetzako web gunea da. Erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da bertan, eta gainera, sartzea doakoa da. Web gune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege oharrak, erabilera baldintzak eta bertako pribatutasun politika. Erabiltzaileak ez baditu onartzen erabilera baldintza horiek, eta beraz, ez badie onespena ematen, ezingo du web gune honetan nabigatu.
Web gune honetan sartzea eta bertako informazioari zeinahi erabilera ematea erabiltzailearen eta soilik erabiltzailearen erantzukizunpekoak izango dira. Hala, informazioa web gunearen helburuarekin bat eginda erabiltzeko konpromisoa hartu beharko du erabiltzaileak.
Erabiltzaileak ezingo dio eman, beraz, legez kontrako erabilerarik web guneko informazioari. Bide beretik, ezingo du web guneko informatika-sistemei kaltea eragin diezaiekeen ekintzarik egin.
Erabiltzaileek galarazita izango dute eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea; esan nahi baita, ezingo dute eman Buruntzaldea IKT, beste erabiltzaile batzuk edo hirugarrenak nahasteko moduko edukirik. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.
Ezin da erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.
Buruntzaldea IKTk ahalegin handia egiten du web gunean argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin. Beraz, beretzat gordetzen du edonoiz horiek aldatzeko eskubidea. Buruntzaldea IKTk espresuki uko egiten dio web gune honetako edukietako akats edo hutsegiteengatiko erantzukizunari eta baita horien egiazkotasun-, zehaztasun- eta gaurkotasun-faltaren ondoriozko kalteengatiko erantzukizunari ere.
www.buruntzaldeaikt.eus web guneak beste web gune batzuetarako estekak jar ditzake. Buruntzaldea IKTk ez du bere gain hartzen estekatutako gune horietako ezein edukiren erantzukizunik; izan ere, ez du horien gaineko eta horietan eskainitako eduki, produktu eta zerbitzuen gaineko erantzukizunik. Zerbitzu horien helburua, hain zuzen, erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuen berri ematea da; horregatik, erabiltzailea soil-soilik bere erantzukizunpean sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera.
Buruntzaldea IKT ez da web gune honen edo bertako edukien erabileratik eratorritako edozein ondorio edo kalteren erantzulea izango, informatika-kalteak eta birusak txertatzea kontuan hartuta. Buruntzaldea IKTk ez du bermatzen web gunean ez dela inolako birusik edo bestelako elementurik izango, kanpoko hirugarrenek txertatutakoak, eta erabiltzaileen sistema fisiko zein logikoei kalteak ekar diezazkieketenak; nolanahi ere, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, horrelakorik gerta ez dadin.
Buruntzaldea IKTk beretzat gordetzen du noiznahi, aldez aurretik oharrik edo azalpenik eman gabe, web gune honetako diseinua, konfigurazioa eta informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baldin eta beharrezkoa dela iruditzen bazaio. Buruntzaldea IKTk ez du bere bizkar hartuko aldaketa horiek ekar ditzaketen kalteen erantzukizuna. Dena den, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.
2. Jabetza intelektuala eta industriala
Web gune honen jabetza-eskubideak, eta baita bertako orrialde, pantaila, informazio, itxura zein diseinu, produktu eta zerbitzu, marka, logo, lelo eta gainerakoen jabetza-eskubideak ere, Buruntzaldea IKTrenak dira, non eta ez den bestelakorik adierazten.
www.buruntzaldeaikt.eus web gunean sartzeak edo bertan nabigatzeak ez du esan nahi, inola ere, Buruntzaldea IKTk bere jabetza intelektual edo industrialaren eskubideei uko egiten dienik, edo erabiltzaileari bere erabilera pertsonalerako utzi edo baimena (erabatekoa edo hein batekoa) ematen dionik. Norbaitek lan horiek baimenik gabe erreproduzitu, banatu, merkaturatu eta eraldatzen baditu, Buruntzaldea IKTren jabetza intelektualaren eskubideak urratuko ditu.
Erabiltzaileak web gune honen titulartasunari kalteak eragingo lizkiokeen zeinahi ekintza ez egiteko konpromisoa hartuko du. Web guneko informazioa baimenik gabe erabiliz gero, edo titularren jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei kalteak eraginez gero, dagokien lege-ekintzak egikaritu ahal izango dira, eta hala badagokio, hori egikaritzetik eratorritako erantzukizunak bete beharko dira.
3. Aldaketak
Baldintza hauek guztiak aldatu ahal izango dira, baldin eta Buruntzaldea IKTk noizbait egokitzat jotzen badu; bai lege-aldaketei egokitzeko, bai bestelako hobekuntza batzuk egiteko. Aldaketa horiek indarrean egongo dira web gune honetan argitaratzen diren unetik aurrera. Buruntzaldea IKTk eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa guztien berri emateko.
4. Pribatutasun Politika - Datu Pertsonalen Babesa
4.1. Atarikoa
Datu Pertsonalak Babesteko legedia betez, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie posta elektroniko, web formulario, gune pribatu, online denda edo web gune honetan dagoen beste baliabidearen bitartez emandako datu pertsonalak Oria-Urumeako Buruntzaldea Igeriketa Kirol Taldearen tratamendu-sistemetan jasoko direla, horixe baita Tratamenduaren Erantzulea. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzaileek egindako eskariak kudeatzeko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, klubeko aktibitateak kudeatzeko, hauei zabalpena emateko eta klubaren berezko eginkizunak burutzeko, baita erabiltzaileen intereseko izan daitekeen informazioa bidaltzeko ere erabiliko dira.
Interesdunak kontrakoa ez badu adierazten, bere datuak epe zehatzik gabe kontserbatuak izan daitezke, Pribatutasun Politika honetan adierazitako helburuak betetzeko eta Buruntzaldea IKTren legezko helburuak betetzeko.
Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoak zure baimen zehatza, eskatutako zerbitzuak emateko datuen tratamendurako beharra eta tratamenduaren erantzulea legezko interesa (esate baterako, klubaren ekintzak zabaltzeko) dira.
Kluba modu zuzenean kudeatzeko beharrezkoa denean, interesdunaren datuak Administrazio Publikoei, aseguru-etxeei eta klubarekin harremana duten beste hirugarrenei komunikatuak izan daitezke (esate baterako, federazioak, ikastetxeak, airelineak, hotelak, ibilgailuak alokatzen dituzten enpresak, e.a.).
Buruntzaldea IKTk erabiltzaileei jakinarazi nahi die klubeko aktibitateak modu egokian zabaltzeko, klubean izena emateak interesdunaren izen abizenak, irudia eta ahotsa tratatzeko eta komunikatzeko baimen zehatza ematea dakarrela. Klubak erabili ditzake komunikatzeko baliabideak hauek dira: web gunea, sare sozialak (Facebook, Twitter, e.a.), interneteko beste kanalak, zabaltze-materiala eta klubak kudeatu edo garatu dezakeen beste komunikabide eta baliabideak (bai formatu digitalean, bai paperean). Era berean, aktibitateetan parte hartzen dutenek baimen zehatza ematen dute euren izen-abizenak eta egindako frogen inguruko informazioa zabaltzeko (markak, errekorrak, balorazioak, e.a.). Interesdunak, edonoiz, emandako datuak ikustea eska dezake, baita, datuak zuzentzea eta ezereztea, tratamenduari aurka egitea, tratamendua mugatzea eta portabilitatea ere.
Buruntzaldea IKTk erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.
4.2. Datu pertsonalak biltzea
Buruntzaldea IKTk ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen, bere web gunean sartzeko; alabaina, zerbitzu batzuk erabiltzeko (esate baterako, inskripzioak egiteko eta online denda erabiltzeko) ezinbestekoa da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Formulariotan bete beharreko eremuak beteko ez balira, baliteke Buruntzaldea IKTk ezin izatea erabiltzailearen eskaera artatu. Buruntzaldea IKTk erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.
Erabiltzaileek noiznahi eskatu ahal izango dute berriak jasotzeko zerbitzuan baja emateko. Horretarako, idazki bat bidali beharko dute Buruntzaldea IKTra, edo bestela, klubak horretarako jarritako beste edozein bitarteko erabili ahal izango dute.
Buruntzaldea IKTk adin gabekoei eskainitako zerbitzuak ematen baditu, hauen guraso eta tutore legalen baimena eta onespena eskatu du datuak biltzeko eta tratatzeko.
Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Buruntzaldea IKTk ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean.
Erabiltzaileak galarazita izango du eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea. Erabiltzaileak ezingo du erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.
Web gune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika eta web gunearen baldintza orokorrak onartzea.
4.3. Interesdunen eskubideak
Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko beste eskariren bat egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetara: Buruntzaldea IKT. Beko kale, 1, 2. solairua, 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa), edo posta elektroniko honen bitartez: info@buruntzaldeaikt.eus. Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren kopia bidali beharko da.
Eskaera lege-ordezkari moduan egiten badu, berriz, Nortasun Agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko du.
Interesduna eskariari emandako erabakiarekin ados ez badago edo erreklamazio bat jarri nahi badu, kontrol aginte eskudunera jo dezake, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (aepd.es).
4.4. Segurtasun-neurriak
Buruntzaldea IKTk, bere tratamendu sistemak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Buruntzaldea IKTren erantzukizunpekoak.
4.5. Trafiko-datuak
Buruntzaldea IKTren web guneak, zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, erabiltzailearen IP helbidea erregistratu dezake. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira, esate baterako, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko.
Erabiltzaileari informatu egiten zio Buruntzaldea IKTri bere IP helbidea tratatzeko aukera duela web gune honetan sartzen denean. Horrela, ez da beharrezkoa izango honi buruz informatzea web gunean sartzen den bakoitzean.
Aipatutako helburua lortzeko, Google Analytics-ekin ari da web gune hau neurtzen eta aztertzen. Aztertzaile horrek orrialdeetako markak eta cookieak erabili ahal izango ditu, Buruntzaldea IKTren web guneko orrialdeetan gertatzen dena aztertu ahal izateko.
4.6. Indarraldia
Buruntzaldea IKTk beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Buruntzaldea IKTk aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria web gune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea web gunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Buruntzaldea IKTk gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika horretara
5. Jurisdikzioa
Buruntzaldea IKTren eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, Buruntzaldea IKT eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Donostiako Epaitegi eta Auzitegien mende jarriko dira.
Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo web gunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Buruntzaldea IKTk Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.