Aldagela eta dutxen erabilpena

Covid-19aren inguruko protokoloa jarraituz, erabat derrigorrezkoa da aldagelen eta dutxen inguruko honako jarraibideak betetzea eta zure arduran dauden igerilarien artean betearaztea.
Mila esker zure lankidetzagatik.

  • Baimena eta denborak. Aldagelak erabiltzea baimenduta dago lehiaketan zehar, baina beharrezkoa dena baino ez; sarreran, fast-a janzteko eta proba amaitu ostean kalera irten aurretik. Gogoratu aldagela dela eremu txiki, itxi eta aireztapen gabekoena eta, beraz, denbora gutxien pasatzea komeni dena. Ez da gomendagarria aldagela barruan 10 minutu baino gehiago egotea.
  • Arropa eta poltsak. Aldageletan ezin da EZER utzi. Erantzi eta jantzi ondoren, nork bere gauza guztiak hartu eta armairutxoetan sartu eta jasoko ditu. Igerilekuko eremuan ez da lehiaketaz kanpoko inor ibiliko, beraz, ez dago armairutxoa giltzarrapoaz itxi beharrik. 
  • Segurtasun distantziak. Aldagela barruan segurtasun tarteak matendu behar dira uneoro. Horretarako, distantziak markatuz espreski ezarrita dauden seinaleztapenak erabiliko dira eta, posible den neurrian, jarraian dauden bi eremu erabiltzea ekidinez.
  • Dutxatzea. Dutxa hartzea debekatuta dago.

Gure esku dago!

Momentuko arautegiak betetzeko eta betearazteko gure gaitasunak antolatu eta burutu ahal izango ditugun lehiaketa kopuruan zuzenean eragingo du. Kontutan izan!

© Copyright 2020 Oria-Urumeako Buruntzaldea Igeriketa Kirol Taldea (G20958682) - All Rights Reserved
Beko kale bidea 1, 2. solairua · 20160 Lasarte-Oria, Gipuzkoa